
Ohiz kanpoko museoa? Bai, baina baita Europako jatetxe onenetakoa ere. Arte garaikidea? Bai, baina baita sukaldaritza-artea ere, zaporetsua eta sormenez betea. Barruan bizitzeko moduko eskultura? Bai, baina, horrez gainera, une gastronomiko bikainak elkarbanatzeko eta gozatzeko zorioneko topalekua.
Azken urteotan, Guggenheim hitza abangoardiako artearen sinonimo ez ezik, goi sukaldaritzaren sinonimo ere bilakatu da. Euskal museoaren barruan, sormen ikaragarriko sukaldari talde bikain bat ari da lanean, Josean Martinez Alijaren zuzendaritzapean. izugarrizko ospea du nazioarteko sukaldaritzan, kritika espezializatuak dioen moduan.
Museoko sukaldeetan dagoen talentua Frank Gehryren eraikinaren aukera estetiko eta espazialekin konbinatuz gero, munduan berdinik gabeko jatetxea lortzen da, mota guztietako eskariei distiraz eta fidagarritasun osoz erantzuteko gai dena. Aperitibo bat, bistrot eder bat edo afari bakan bat, gertakari ahaztezin bilaka daitezke.
Utz itzazu zerbitzua eta ahosabaiaren kitzika gure taldearen esku.
Bila ezazu arrazoiren bat, aitzakiaren bat, handia edo txikia, norbaiti edo zeure buruari opari bat egiteko: etorri eta gozatu.

beste web orri batzuetara sarbidea
IXO Taldearentaldearen web orriaren menua