IXO grupo - Guggenheim Bilbao Jatetxea

hizkuntzak

laguntzarako menua

Guggenheim Bilbao jatetxearen logotipoa

Lege oharra

DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA BABESTEKO POLITIKA

1. NOR GARA
ANDAMABI, SL. Egoitza: Avda. Abandoibarra nº 2 48001, Bilbao – Bizkaia. CIF: B-20606349; webgune honekin zerikusia duen edozer galdetzeko, deitu 94 4239333 telefono zenbakira, edo/eta idatzi helbide elektroniko honetara:responsablelopd@restauranteguggenheim.com

2. ZER DA WEBGUNEA
Gune hau guztia www.restauranteguggenheim.com, ANDAMABI, SLk sorturiko gune elkarreragileak dira, bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskaintzeko.

3.- WEBAREN JABETZA ETA ERABILTZEKO MUGAK
Web orri hauek ANDAMABI, SLren jabetzakoak dira. Domeinuko izen guztiak eta gainerako jabetza intelektual eskubideak ANDAMABI , SLren jabetzakoak dira; beraz, ezingo da bertako edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, kargatu, bidali, igorri, banatu edo ustiatu. Salbuespena web orriaren eta bertako edukien erabilera bera izango dira, dagokien helburuekin. Horrenbestez, deskargak eta kopiak egin ahal izango dira, guztiz pribatuak, eta ezingo da baldintza hauetan zehaztutakoez gain beste erabilerarik egin. Aurrekoa betetzen ez den kasuetan, urratu egingo dira egile eskubideak eta ANDAMABI, SLren gainerako jabetza eskubideak. Edukiak aldatzeak edota hemen zehaztutako helburuak ez diren beste batzuetarako erabiltzeak urratu egiten ditu ANDAMABI, SLren egile-eskubideak eta gainerako jabetza eskubideak. Erabilera baldintza hauei dagokienez, debekatuta dago hemengo edukia beste edozer web orri edo sare informatikotan erabiltzea.

4.- IRAUPENA
Baldintza hauek webgunean aldatzen ez diren bitartean egongo dira indarrean. Dena den, ANDAMABI, SLk eskubidea izango du haiek edozer unetan aldatzeko, ordezteko edota kentzeko. Aldaketa horiek guztiak web orrian adieraziko ditu.

5- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Honako web orri hau www.restauranteguggenheim.com ANDAMABI, SLren zerbitzuen eta produktuen berri ematea dute helburu nagusitzat.
ANDAMABI, SLk bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak, batez ere honako hauei dagokienez:
a) Datu pertsonalen fitxategi bat egotea edo datu horiek tratatzea.
b) Datuak biltzearen helburua.
c) Informazioaren hartzaileak.
d) Egiten ditugun galderen hautazko edo nahitaezko izaera.
e) Datuak lortzearen edo haiek ematea ukatzearen ondorioak.
f) Datu horietara iristeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera.
g) Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea, edo, hala badagokio, haren ordezkariarena.
Erabiltzaileak bere datuak eskatzen zaizkion moduan eman nahi dituen erabakitzeko (esanbidez, askatasunez eta bere borondatez) informazio egokia izan dezala da ANDAMABI, SLren nahia. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinaraziko zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta ANDAMABI, SL (egoitza Avda. Abandoibarra nº 2 48001, Bilbao – Bizkaian duena) izango dela fitxategi horren titularra eta arduraduna. Datuei trataera automatizatua emango zaie, honako helburuarekin:
a) Erabiltzaileen parte-hartzeari buruzko informazioa izatea, helburu estatistikoekin.
b) Erabiltzaileari ANDAMABI ren edo/eta enpresa lankideen produktuen eta zerbitzuen berri ematea.
Aurkakoa adierazi ezean, inprimakietan biltzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira webguneko zerbitzuak edo dagokion web orriko ataleko zerbitzuak baliatzeko. ANDAMABI, SLk ezingo ditu nahitaezko datuak ematen ez dituztenak erregistratu.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak jarriko ditu inprimakietan, eta ez baditu behar bezala betetzen, edota datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu horrek eragindako kalteak.
ANDAMABI, SLk indarrean dagoen legedian datu pertsonalak babesteko segurtasun mailak hartzeko konpromisoa du, horretarako beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzko neurriak hartuta, datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe baliatzea eta gainerako arriskuak saihesteko. Segurtasun mekanismoen artean, pasahitzaren formula erabiltzen da; hau da, erabiltzaileak eta ANDAMABI, SLk bakarrik ezagutzen dute gakoa.
ANDAMABI, SLk fitxategi automatizatuan jasotako datuen inguruan indarrean den legediak ezartzen duen sekretu betebeharra betetzera behartzen du bere burua.
Erabiltzaileak edo bere ordezkariak, bai eta gurasoek zein tutoreek, edonoiz egikaritu ahal izango dute datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritakoa betez. Horretarako, idazki bat zuzendu beharko zaio ANDAMABI, SLri, aurrez adierazitako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna adierazita; webgunearen bidez, postontziko helbidera jakinarazpena bidalita responsablelopd@restauranteguggenheim.com
ANDAMABI, SLk jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, haren kudeaketa hirugarren bati esleitzeko aukera alde batera utzi gabe. Erabiltzaileek berariazko baimena ematen diote aukera horri.
Cookieak erabiltzeari dagokionez, webgune honetako pantaila eta orrietatik nabigatzen duenean cookieak erabiltzen direla jakinarazten dio ANDAMABI, SLk erabiltzaileari. Haien helburua beren burua erregistratu duten erabiltzaileak errekonozitzea eta haiei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea da, bisitaren data eta orduari buruzko informazioa eskaintzea, webgunearen barruko trafikoari buruzko zenbait parametro neurtzea eta eginiko bisita kopurua estimatzea, baita ANDAMABI, SL enpresari eskaintzen dituen zerbitzuak modu eraginkorragoan jakinarazteko, bideratzeko eta egokitzeko aukera ematea ere. Erabilitako cookieak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina ez dute bertan bildutako datuak irakurtzeko aukerarik ematen, ezta beste hornitzaile batzuek sorturiko cookie artxiboak irakurtzekoa ere. Erabilitako cookieak ez dira inbaditzaileak ez kaltegarriak, eta nabigatzailean dagokien figuraren bitartez ezgai daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzailea identifikatzen duten datu pertsonalak segurtasun osoz gordetzea da. Kontu handiz transmititzen ditugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara.
Beren lana egiteko erabiltzaileen datuak baliatzeko beharra duten langileek bakarrik dute haietarako sarbidea. Datuak babesteko edo/eta gure segurtasun politikak urratzen dituen edozein langilek diziplina zigorra jaso ahal izango du, kaleratzea edo akzio zibilak eta/edo penalak barne.

© ANDAMABI, SL Eskubide guztiak gordeta.

zuzeneko sarbideak

taldearen web orriaren menua


Restaurante Guggenheim Bilbao    Avda. Abandoibarra nº 2     48001 Bilbao    Vizcaya
tel.: +34 944 239 333    fax: +34 944 242 560    email: info@restauranteguggenheim.com